GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Maite Idirinen inguruko erreportajea gaur ETB1en


Gaur urtebete hil zen Maite Idirin abeslaria, euskal kantagintza berriaren ahots garrantzitsuenetakoa. 1968an Atahualpa Yupanki euskaraz kaleratu zuen, eta ondoren, emanaldi ugari eskaini zituen Euskal Herrian eta munduan barna, «pobreenen aurka egindako bidegabekeriak eta euskal kulturaren alde lanean zebiltzanen aurka egiten ziren desmasiak salatzeko». 2014an, ohorezko euskaltzain izendatu zuten. Gaur, berriz, bere ibilbidearen inguruko erreportajea eskainiko du ETB1ek, 15.10ean. Ikusi eta entzutekoa izango da.