22 JAN. 2025 KLIK Bizkaiko sagardoa, Izarok bedeinkatua Jon URBE FOKU Izaro musikariak abiatu zuen atzo Bizkaiko txotx denboraldia. Aurten 83.000 litro sagardo izango dira, kolore «argiko» produktua, aroma «interesgarria» duena eta graduazio ertainekoa. Zornotzako Uxarte sagardotegian egin zuten ekitaldia. Bizkaiko Sagardogileen Elkarteko lehendakari Jose Antonio Zamalloak azaldu zuen 2024ko uzta ez dela aurreko urtekoa bezain emankorra gertatu, negua ez delako horren hotza izan eta loraldiaren garaian gehiegizko euriteak izan direlako. Hori dela eta, 2023an baino sagar gutxiago batu zituzten iaz.