GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Joare hotsa Malerrekan: inauteriak ez dira aparte


Urtarrilaren azken igandearen osteko astelehena izanik, oso ezagun duen hotsarekin esnatu zen atzo Malerreka: Zubietako joaldunek Iturenerainoko bidea egin zuten, eta elkarrekin inauteri festa handia piztu. Eguraldiaren kexu handirik gabe, gainera, aitzakiarik gabea izan zuten-eta. Baina joareak bakarrik ez; etxeko trapu zaharrak soinean hartu eta ahalik eta traza zatarrenean mozorrotuta kalera jo zuenik ere izan zen. Adar-jotze eta parrandarako ere ez baita aitzakia handirik behar. Gaur iturendarrek itzuliko diete bisita zubietarrei.