31 JAN. 2025 KLIK Olatu itzelak eta elurra ekarri ditu Ivo ekaitzak Andoni CANELLADA FOKU Euskal kostaldean alarma gorria ezarri zuten atzo Ivo ekaitzarengatik. Pirinioan, bitartean, elur maila 700-800 metrora jaitsi zen eta alerta laranja eman zuten. 20 zentimetro arteko kapa zuriak espero zituzten, lodiagoak ere bai tontorrik altuenetan. Gainerakoan, euriak busti zuen Euskal Herriaren zatirik handiena egun osoan, bereziki Kantauri isurialdean eta erdialdean. Tenperaturek, berriz, behera egin zuten, eta egunaren amaieran neurtu zituzten termometroek gradurik baxuenak. Izotza ere izan zen ipar-erdialdeko mendietan eta batez ere Pirinioetan.