GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

M8ko balioekin bat egitearren, baloi moreak


Araski, Athletic, Alaves, Eibar, Reala edo Saski Baskonia bezalako goi mailako kirol taldeen partidetan “Euskal kirola berdintasunaren belaunaldiarekin” aldarria agertzen hasi da asteburu honetan, baita lelo bera duten baloi moreak ere. Martxoaren 8ra begira, Emakundek abiatutako ekimenari erantzuten diote emakumezkoen eta gizonezkoen futbol eta saskibaloi taldeen keinu hauek, sare sozialetako kontu ofizialetara ere eramango dituztenak, berdintasunean aurrera egiteko premiaz sentsibilizatzeko, kirolak duen indarra baliatuta.