06 MAR. 2025 TRUMPEK MUNDUA AZTORATU DU «Hau hasiera baino ez da», dio Trumpek, txalo eta txistu artean Gogoratzen den hitzaldirik luzeenean, Donald Trumpek herrialdeentzat etorkizun distiratsua aurkeztu zuen AEBko bi ganberen saio bateratuan, hasieran muga zergekin «desorekak» egongo direla aitortuta ere. Kapitolioa mitin bihurtuta, presidentearen diskurtso zatitzaileari oihu eta txalo egin zioten errepublikanoek, eta txistuka eta afixekin hartu zuten demokratek. Demokratek «gezurra» dioten kartelak erakutsi zituzten Trumpen hitzaldian. (Win MCNAMEE | EUROPA PRESS) U. URRUTIKOETXEA WASHINGTON Solemnitate handiko diskurtsoa izan ohi da, edozein herrialdetan, presidente edo lehen ministroak «nazioaren egoera» xehatzen duena. Estatu Batuetan, «Batasunaren Egoera» deritzo hitzaldi horri, eta Senatua eta Ordezkarien Ganberako kide guztiak batu ohi dira presidenteak bere balantzea egin eta aurrera begira daukan egitasmoa entzuteko. Presidentea bere alderdi zein oposiziokoaren bereizketen gainetik kokatzen saiatu ohi da, zubi lana adieraziz eta herrialdea bateratzeko asmoz. «Ohi» diogu, ohikoak aspaldi galdu zirelako garai berri honetan. Egia da astearteko hitzaldia ez zela, berez, «Batasunaren Egoerari» buruzkoa, Donald Trumpek 40 egun baitaramatza doi-doi agintean, baina izena salbu, itxura hori zeukan Kongresuak, goi eta behe ganberetako ordezkariekin. Trumpek berehala utzi zuen argi ez daukala zubigile izateko inolako asmorik; uneotan, zubiaren bere aldean jende gehiago daukala, beste aldearentzat kontzesio bakarra izan zen Marco Rubio Estatu idazkaria onartu izana (99-0 izan zen Senatuko bozketa). Gainerakoan, 99 minutuko diskurtsoan gupidagabe jo zuen demokraten aurka. Joe Bidenen Gobernuari egotzi zion immigrazioa eta inflazioaren ardura, eta parean kamiseta aldarrikatzaileekin eta bere aurkako mezuak zituzten demokratei («gezurra» zioten batzuek, «salbatu Medicaid», «erregerik ez» edo «Musk lapurretan ari da» beste batzuek) ere gaztigatu zien: «Ohartzen naiz ezin dudala ezer egin demokraten pozgarri, haiek irribarre edo txalo egiteko». Al Green Texasko kongresista demokrata kanporatu egin zuen Mike Johnson Ganberako buruak hasieran, Trumpen diskurtsoa eteteagatik. MITINA KAPITOLIOAN Ganberaren beste aldeko kongresistek oso bestela hartu zituzten beren nagusiaren hitzak. Solemnitatetik urrunduta horiek ere, behin eta berriz txalo eta oihu egin zioten Trumpi, «bai», «eskerrik asko» soiletik, «U-S-A» eta «Trump, Trump, Trump» leloetara. Baita Trumpen ekitaldietan ohiko bihurtu den «fight, fight, fight» (borrokatu) oihua ere. Azken batean, Kapitolioa MAGA mugimenduaren ekitaldi bihurtu zuen presidenteak ehun minutuz, ekitaldi alderdikoi bat gehiago balitz bezala. Bat-batean esaten dituen dozenaka gezurrak baino mugatuagoak izan ziren Trumpek Kongresuan jaurtitakoak, baina CNNk egindako zenbaketan dozenatik gora aipatu zituzten. Elon Musk goraipatzearekin batera, DOGE «Efizientzia sailak» iruzurraren aurka egindako «aurkikuntzak» burlaizez aurkeztu zituen presidenteak. Horien artean, Gizarte Segurantzari egindako iruzurrean ehun baino askoz urte gehiagoko milioika lagun aurki dituztela. Hamarkadaz hamarkada aipatu, 130-140 urte arteko hiru milioi lagunen izenak aurkitu dituztela emanda esan zuen. Begi bistakoa da gezurra. Haratago joanez gero, erraz suma daiteke, Gizarte Segurantzari egindako iruzurraren aitzakian etor litezkeen murrizketak zerbitzu sozialetan. Nonbait berdindu behar dira kontuak, «denentzat zerga murrizketa» agintzen denean, izan ere. Baina Trumpek badaki bere jarraitzaileek nahi duten diskurtsoa egiten, eta horiek gozatu handia hartuko zuten astearte gauean. Gezur ugari eta esajerazio gehiago tartekatuta, bere jendearekin ondo funtzionatzen duten mezu populistak dira gastua murriztea, iruzurra borrokatzea, immigrazioa kritikatzea, eta «sen komuna», «woke» ideien aurka egitea, ahal dela halakotzat jotzen dituen proposamenak testuingurutik aterata burla egiteko. Gai sozial eta populistetan trebe dabil Trump, baina errezeta ekonomikoetan ez du lortu «lehen egunerako», agindu bezala, prezioak jaistea. Joe Bidenen administrazioari leporatu zion inflazioaren ardura. Gainerakoan, muga zergen aldeko apustua berretsi zuen, eta munduko konpainiei ekoizpena AEBra eramanaraziko dietela, bertan saldu nahi badute. Edozelan ere, gainerako gaietan erakutsitako konfiantzaren ondoan, nabarmena izan zen aitortza, arantzelekin «hasieran arazo pixka bat» egon dela esatean, «baina ondo gaude. Ez da gehiegi izango». Adituak bat datoz muga zergek prezioa gora igotzea ekarriko dutela. POPULISMOA Trumpek statu quo-aren aurka behin eta berriz jo zuen eraso zorrotzetan, herrialdearen ibilbidea aldarazteko promesa egin zuen, eta gobernuaren pisua murriztekoa. «Urmaela lehortu» behar duela agindu du, Washington hiria burokraziaren sinbolo gisa erakutsiz. Trumpi arrakasta ematen dioten irudi populistak dira. Estatubatuar ekintzailearen figura, funtzionarioaren aurka ekinean. Atzean, petrolioaren eta beste lobby batzuek ere behin baino gehiagotan erabilitakoa, gehiegizko deritzoten Gobernuaren neurriak ezabatzeko. Populismoari tiraka, ezin immigrazioa -beti kriminalitateari lotuta- aipatu gabe utzi. 40 egunotako lorpen handientzat aurkeztu zuen, eta bere jarrera gogorrarekin, «orain etorri ere ez dute nahi». Gaueko txalo gehien bildu zituen esaldi batekin laburbildu zuen Trumpek: «Demokratek esaten zuten immigrazioaren aurka legedi berria behar genuela. Eta hara non, ez zen lege berririk behar, presidente berria behar zen». Telebistan aritutakoa izanik, Trumpek badaki esaldi zehatzekin eta une hunkigarriekin jolasten. Hala, DJ izeneko mutiko batek protagonismo berezia hartu zuen; minbizia gainditutako haurra da, eta zuzenean zerbitzu sekretuetako poliziaren agiria eman zioten. Era berean, Georgian bortxatu eta hildako 22 urteko erizainaren senideak gonbidatu zituen, baita Texasen hil zuten hamabi urteko neska batenak ere. Bi kasuetan etorkinak atxilotu dituzte krimenen erantzule gisa. Ia erabat barnera begira egindako diskurtsoa izan zuen Trumpek. Atzerriko zertzeladak ere AEBen interesei begira izan ziren, Musken DOGEk desegindako USAID agentziaren proiektuei iseka egiteko. Respuesta patriótica de los demócratas Los discursos del Estado de la Unión (aunque esta vez no se llamara así oficialmente) suelen tener una respuesta por parte del partido opositor. Chuck Schummer, líder de la minoría demócrata en el Senado, encargó esta tarea a la senadora Elissa Slotkin, que en noviembre consiguió el escaño en un estado bisagra: Michigan. «El presidente Trump y yo ganamos aquí en noviembre. Puede que no lo parezca, pero todavía existen muchos lugares como este en todo Estados Unidos», dijo para empezar su mensaje. Slotkin, exagente de la CIA, criticó la manera en que Trump y Musk están desmantelando la administración, en un mensaje con apenas guiños progresistas (una sola mención a la clase obrera y los sindicatos), y mucho patriotismo. «Como hija de la Guerra Fría, me alegro de que fuera Reagan presidente y no Trump en los años 80. Trump nos habría hecho perder la Guerra Fría», dijo. Junto a este discurso oficial, el congresista de Nueva York Adriano Espaillat también emitió un mensaje en español, como respuesta a la decisión de Trump de establecer el inglés como lengua oficial de EEUU.U.U. EEUU deja a Ucrania sin su Inteligencia Trump se mostró conciliador con su homólogo ucraniano, Volodimir Zelenski, y aseguró haber recibido una carta de este en la que se decía dispuesto a negociar con Rusia y a ceder recursos minerales a EEUU tras su tensa reunión de la semana pasada en el Despacho Oval. Pero no concretó nada y no confirmó si ha decidido interrumpir el envío de armamento a Ucrania, tal y como adelantó la Casa Blanca. El director de la CIA, John Ratcliffe, sí confirmó que EEUU ha dejado de compartir información de Inteligencia con Ucrania. En una entrevista con la cadena Fox News, Ratcliffe señaló que el intercambio podría reanudarse tras la carta enviada por Zelenski a Trump, en la que el mandatario ucraniano expresaba su disposición a negociar la paz con Rusia, lo que podría abrir la puerta a una reconciliación. «Aprecio que haya enviado esta carta, la recibí hace poco» declaró Trump. El líder ucraniano reveló «señales» en las últimas semanas que apuntan a una interrupción del flujo de armamento y reconoció que EEUU ya ha dejado de enviar a Ucrania ayuda humanitaria y al sector energético. El asesor de Seguridad Nacional de la Casa Blanca, Mike Waltz, dejó abierta la posibilidad de reanudar la ayuda militar, pero supeditada a progresos en las negociaciones y a la implementación de «medidas de fomento de la confianza» entre Moscú y Kiev. Las armas y municiones cuyo envío ha sido paralizado están valorados en más de 1.000 millones de dólares, y en algunos casos ya estaban lista para ser trasladadas a Ucrania desde países como Polonia. Entre ellas se incluyen drones y munición para los sistemas de cohetes (Himars), un lanzacohetes múltiple que opera sobre un camión militar. Si el bloqueo se mantuviera hasta finales de año, el material militar retenido ascendería a 11.000 millones de dólares, correspondientes a fondos ya aprobados por el Congreso y encargados a fabricantes de armamento estadounidenses. GARA GROENLANDIATrumpek mezua bidali zion Groenlandiari: «Erabat babesten dugu zuen etorkizuna hautatzeko zuen eskubidea, eta hala hautatzen baduzue, ongietorria egingo dizuegu AEBetan». GEORGIAGeorgiako atzerri ministro Maka Bochorishvilik adierazi zuenez, bere herrialdeak ez du Errusiarekin beste gerrarik nahi, baina ez dio uko egingo NATOn eta EBn sartzeari, nahiz eta sarbidea 2028ra arte izoztea erabaki duen.