GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Erlauntza sentsorea, erle kolonien salbazio


Kaliforniako Riverside Unibertsitatean (UCR) sentsoreetan oinarritutako teknologia garatu dute, erle-kolonien galerak murriztuz erlezaintza iraul dezakeena. “ACM Transactions on Knowledge Discovery from Data” aldizkarian argitaratu dute lana, eta, bertan azaltzen dutenez, EBV Electronic Bee-Veterinarian izeneko teknologiak kostu txikiko bero-sentsoreak eta aurreikuspen-ereduak erabiltzen ditu erlauntzen tenperaturak maila arriskutsuetara noiz irits daitezkeen aurreikusteko. Azken urtean, Estatu Batuek erle-kolonien %55 baino gehiago galdu dituzte.