10 MAR. 2025 KLIK Emakume afrikarren lehen borroka Light Oriye TAMUNOTONYE AFP «Emakumeek badakite borrokatzen. Aukera besterik ez ziguten eman behar», esan zuen Celine Bakayokok, 33 urteko borrokalariak. Mendebaldeko Afrikako Estatuen Ekonomia Erkidegoko urteroko borroka-lehiaketan parte hartu du Bakayokok, 2019az geroztik profesionala denak. Hau da, ordea, lehiatu ahal izan den lehen aldia. Mendebaldeko Afrikako borroka tradizional hau, eskualdean oso garrantzitsua dena, gizonek praktikatu ohi dute. Orain, taldera batzeko prest dauden emakume gehiago aurkitzea da erronka.