GARA Euskal Herriko egunkaria

PASAIAN HILDAKOEN GURASOAK GOGOAN, 41. URTEMUGAN


Pasaiako segadaren 41. urteurrenean, Polizia espainiarrak tiroka hil zituen Rafael Delas «Txapas», Pedro Mari Isart «Pelitxo», Jose Mari Izura «Pelu» eta Dionisio Aizpuru «Kurro» oroitzeko ekitaldia egin zuten Azpeitian. Aurtengoa berezia izan da, berriki hil baita bizirik zegoen azken gurasoa, Maria Pilar Arbelaiz. Gogoratu zutenez, «bizi izan ziren bitartean, ez zuten ez errekonozimendurik ez justiziarik ezagutu». Aste honetan jakinarazi die Lakuak Estatuaren indarkeriaren biktima gisa onartu dituela eraildako lau kideak.