28 MAR. 2025 KLIK Amaia Zubiriak jaso du Monzon-Ganuza saria Jaizki FONTANEDA FOKU Olaso Dorrea Fundazioak eta Bergarako Udalak Amaia Zubiria musikariari eman diote 2025eko Monzon-Ganuza Euskal Utopikoei saria, euskal kulturari eta musikagintzari egindako ekarpena aitortzeko. Saria emateko ekitaldia atzo izan zen Bergarako Seminarixoa aretoan, eta, nabarmendu zutenez, Zubiria euskal musikaren historian «ezinbesteko figura» da. Haren «ahots gardena eta interpretazio sentikorra» ezagunak dira, eta Haizea taldearekin hasi eta bakarkako ibilbidean euskal musika tradizionala berritzen egindako lana ere goresgarria da.