03 AVR. 2025 BEGIRADA Ekonomia zirkularra aztergai Monika del VALLE FOKU Imanol Pradales lehendakariak Basque Circular Summit, alegia, Ihobe sozietate publikoak ekonomia zirkularrari buruz antolatutako kongresua, inauguratu zuen atzo, Bilbon. Hiru egun iraungo du eta “Time for Action” (Ekiteko garaia) lema izango du. Ekimenak hiru gune ditu: Basque Circular Forum, non Europako araudia aztertuko duten; Basque Circular Expo, zeinean enpresek beren soluzioak erakutsiko dituzten; eta Basque Circular Village, non zenbait erakundek beren proiektu zirkularrak erakutsiko dituzten.