04 AVR. 2025 BEGIRADA Lehendabiziko ikerketa, Franco hil eta 50 urtera David ZORRAKINO EUROPA PRESS Bartzelonako Fiskaltzak, Estatuko Fiskaltza Nagusiaren Giza Eskubideen eta Memoria Demokratikoaren Unitatearekin koordinatuta, diktadura garaian Via Laietanako komisarian egindako torturak ikertzeko eginbide penalak ireki ditu. Pentsa, Franco hil zenetik 50 urte betetzen direnean, lehen aldiz abiatuko da horrelako prozesu bat. Blanca Serra eta bere ahizpa Evari eginiko torturak ikertuko dira, 2022ko Memoriaren Legea oinarri hartuta, «egia, justizia, erreparazioa eta ez errepikatzeko bermeen bila».