09 AVR. 2025 BEGIRADA Berehalako neurriak hartzea premiazkoa da Jason WHITMAN NurPhoto AFP bidez Martxoa Europan inoiz neurtutako beroena izan da eta mundu mailan bigarren beroena. Erregai fosilen enpresa handiek tenperaturaren igoeran duten ardura konpentsatzeko, Greenpeacek enpresok gehiago zergapetzea exijitu zuen atzo. «Shell, TotalEnergies, Equinor eta ENI bezalako klima-kutsatzaileek klima-krisi honengatik ordaindu behar dute, zerga esanguratsu berrien bidez». Ez zaio arrazoirik falta erakunde ekologistari: enpresa hauek, eta kapitalismoak oro har, muga berdeak behar dituzte. Lehenbailehen.