GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Egunero ume bat hiltzen da Mediterraneoan


Eskuin mutur espainiarrak «Mena» siglak bere egin ditu inoren ardurapean ez dauden adin txikiko atzerritarrei gizatasuna ukatzeko. Bitartean, Unicef-ek salatu berri du azken hamar urteotan egunero adingabe bat hil dela Mediterraneoan, gehienak guraso edo tutorerik gabe zihoazela. Gogoratu du duela hamar urteko apirilaren 18an milatik gora pertsona hil zirela Italiako kostaldean, horien artean ume asko. Ezinbestekoa da behingoz hesiak altxatzea, baita burukoak ere, eta harrera legeak eta politikak egitea.