01 MAI 2025 BEGIRADA Lurra irauli, espekulazioaren kontra Patxi BELTZAIZ ELB sindikatuak, Lurzaindia elkarteak eta Ostia sareak ez dute amore emateko asmorik. 2014. urteaz geroztik Marieniako lur eremua laborantzarako atxikia izan dadin borrokan diren eragileek ekintza sinbolikoa egin zuten atzo. Hala, betoi edo hormigoiaren ordez, barazkiak hazteko asmoa irudikatuz, traktorea martxan jarri eta lurra iraultzeari ekin zioten. Ekintza horren bidez «erakusten dugu hemen garela, eremu hau okupatzen dugula, lurrak landatzen ditugula», adierazi zuten.