05 MAI 2025 BEGIRADA Espekulatzaile ospetsu eta filantropoa badoa Alex WONG GETTY IMAGES - AFP Warren Buffett aberatsak Berkshire Hathawayko akziodunen urteroko bileran iragarri zuen aurten utziko duela taldearen presidentetza. Krisian zegoen ehungintzako enpresa batetik inperio bat eraiki zuen figura badoa. Klase aberatsaren defendatzailea («Klase borroka bat dago, bai, baina nire klasea da, klase aberatsa, gerra egiten ari dena, eta irabazten ari gara», esan zuen), desberdintasun sozial handiak kaltegarriak zirela jakitun, aberatsek zerga gehiago ordaintzearen alde egin zuen zenbait ekimenetan.