20 MAI 2025 KLIK Abadia saria eman diote Gure Zirkuari Jon URBE FOKU «Aisia eta dibertimenduaren bidez» euskarari egiten dion «ekarpen berritzaileagatik» Gure Zirkua saritu du Gipuzkoako Aldundiak Abadia Sariaren 25. urteurrenean. «Euskararen normalizazioa, kulturaren deszentralizazioa, familiarteko aisialdia eta bertako talentuaren sustapena uztartzen ditu modu berritzaile eta atseginean», nabarmendu du Garbiñe Mendizabal Hizkuntza Berdintasuneko foru zuzendariak. 2017an eman zituen lehen pausoak Gure Zirkuak. Geroztik makina bat plaza zapaldu ditu bisitarien aurpegietan irribarrea eta harridura marrazteko.