24 MAI 2025 BEGIRADA Heriotzaren negozioa, gerra eta genozidio garaian Mikel MARTINEZ DE TRESPUENTES FOKU Argitan zentroak eta Kakitzatek performancea egin zuten atzo Bilbon, Diputazioaren jauregiaren aurrean, “Ez gaitezen gerraren eta industria militarraren konplize izan” lelopean. Pertsona batzuen fusilamenduak simulatu zituen ekintzaren helburua «Eusko Jaurlaritzak, gobernuek eta EBk industria militarraren alde egindako apustuaren ondorioak» irudikatzea zen. Genozidio bat, gerrak eta eskuin muturraren gorakada bizitzen ari garen garaian, industria militarraren alde egitea autosuntsiketaren aldeko apustua da.