GARA Euskal Herriko egunkaria
IZAROREN BIRA AMAIERAKO KONTZERTUA

«Cerodenero» mendia jaitsi eta hibernatzeko aroan sartu da Izaro

Bira amaierako kontzertuan hainbat lagun alboan izan zituen Izarok. (Oskar MATXIN EDESA | FOKU)

Ia bi urte iraun duen birari amaiera eman zion Izarok bart BECen. Abeslari mallabitarrak bi ordu eta erdiko kantaldia egin zuen, zegokion neurriko ikuskizuna eskainiz. Dantzariak, kolaboratzaile sorta, argi ikuskizuna… eta bera erdigunean. Mendiaren jaitsiera eta espedizioaren amaiera iritsi dira, eta lozorrora doa Izaro. Ea nolako itzulera izaten duen.