GARA Euskal Herriko egunkaria

PALESTINARI ELKARTASUNA ADIERAZTEKO OZTOPOAK SALATU DITUZTE


Palestinaren Aldeko Suhiltzaileek elkarretaratzea egin zuten atzo Gipuzkoako Foru Aldundian, Palestinari elkartasuna adierazteko unean Diputazioak duen jarrera salatzeko. Aldundiko Jauregian Palestinako bandera jartzearen aldeko sinadura bilketa ere egin dute. Lehen ere saiatu ziren banderak parkeetan jartzen, baina kentzeko agindua eman zuen Aldundiak.