12 JUIN 2025 BEGIRADA Ongi etorri Euskal Herrira Gorka RUBIO FOKU Hernaniko Udalak harrera instituzionala egin zien atzo Sol Band musika talde palestinarreko kide Rafah Shamali, Said Fadel, Abdelkader Aboqassim eta Mohammed Nasrallah-ri. Asilo eskaera egin dute eta aurrerantzean Gipuzkoako herrian biziko dira. Gernika-Palestina ekimenak, bestalde, harrera herrikoia antolatu du datorren iganderako. Genozidio sionistaren aurrean, Euskal Herriak elkartasun eta harrera herria izan behar du, egoera izugarrietatik ihesi etortzen denari ateak zabalduko dizkion nazio irekia.