04 JUIL. 2025 BEGIRADA 220 milioi tonatik, %10 baino gutxiago Jaizki FONTANEDA FOKU Uztailaren 3an Plastiko-poltsarik Gabeko Nazioarteko Eguna ospatzen da, hondakinak murrizteko eta haien kontsumo arduratsua sustatzeko helburuarekin, ingurumenean eta izaki bizidunetan eragiten duten kalteagatik. Talde ekologistek diotenez, mundu mailan plastikozko hondakinen 220 milioi tona baino gehiago sortzen dira urtero, eta horietatik %10 baino gutxiago birziklatzen da. Azken urteotan aurrerapausoak eman badira ere, oraindik ere plastiko gehiegi erabiltzen eta gutxiegi birziklatzen dugu.