GARA Euskal Herriko egunkaria

ALVARO TORRESEN HIRUKOTEAREN ERAKUSTALDIA, GASTEIZKO JAZZ JAIALDIAN


Alvaro Torres Trioren txanda izan zen atzo Gasteizko Jazz Jaialdian. Piano jotzaile madrildarra Masa Kamaguchi (kontrabaxua) eta Kresten Osgood (bateria) taldekideekin batera igo zen Europa Jauregiko oholtzara, eta erakustaldi bikaina eskaini zuen. Gaur hasiko dira Mendizorrotzako kontzertuak, Charles Mingusi egingo dioten omenaldiarekin: 30 musikari igoko dira oholtzara.