GARA Euskal Herriko egunkaria

ERRETIROA HARTU DUTEN 332 ARRANTZALERI OMENALDIA


Gipuzkoako Arrantzaleen Kofradien Federazioak erretiroa hartu duten 322 arrantzale omendu zituen atzo, Donostian, Karmengo Amaren egunean, itsasoan egindako lanaren aitortza gisa. Itsasoko lanetik erretiratutako zortzi pertsonak (Mutriku, Zumaia, Getaria, Orio, Donostia, Pasai San Pedro eta Hondarribiko portuak ordezkatuz) eta saregileek parte hartu zuten Isturiz itsasontzian Kontxako badian zehar egin zen itsas prozesioan.