31 JUIL. 2025 BEGIRADA Egiari zor: «Inpunitatearen aurrean, egia judiziala» Monika DEL VALLE FOKU Josu Mujikaren heriotzaren 50. urteurrena dela-eta, Egiari Zor-ek antolatutako ekitaldi bat izan zen atzo Legazpin, “Inpunitatearen aurrean, egia judiziala” lelopean. Izan ere, bizikidetza demokratikoan urratsak egiteko, urte luzeetako zigorgabetasuna bertan behera utzi beharra dagoela esan zuten. Jasandako indarkeriaren jatorriaren araberako «diskriminazio nabarmena» salatu eta, emandako aurrerapausoak bezala, Mujikaren familiaren ausardia azpimarratu zuten, honek aurkeztu duen kereila onartu dutela jakindakoan.