GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Trumpen sinboloetako bat, erortzear


Epaile batek AEBko Gobernuari 60 egun eman dizkio Alligator Alcatraz migrazio-zentroa eraisteko. Gobernuak 2.000 pertsonarentzako zentroa 4.000 hartzeko prestatzea zuen aurreikusita, baina epaileak Everglades naturagunea eta espezie mehatxatuak babesteko eta jatorrizko herrien eskubideak lehenesteko erabakia hartu du. Erakunde ekologistek garaipena ospatu dute; Ron DeSantis gobernadoreak, ostera, epailearen zilegitasuna zalantzan jarri du. Porrot txiki bat, mandatari ultraeskuindarrarentzat.