24 AOûT 2025 KLIK Errumaniako hiri termal baten berpizkundea Daniel MIHAILESCU AFP Urteetako utzikeriaren ondoren, Errumaniako Baile Herculane hiri termala berpizten ari da, arkitekto talde baten ekimenez. «Edertasunak liluratu ninduen, baina egoerak harritu», esan du Oana Chirila 31 urteko boluntarioak, beste lau lagunekin batera berritze lanetan ari denak. Antzinarotik ospetsua, XIX. mendean bizi izan zuen urrezko aroa, baina gainbeheran erori zen ondoren. Gaur egun bisitariak hondatutako eraikina ikustera hurbiltzen dira, baina berritze lanek bainuak berriro modan jarri dituzte. 2020an 90.000 turista izan ziren; 2024an, berriz, 160.000.