25 AOûT 2025 Ertibil erakusketa ibiltariak Bizkaiko 18 sortzaileren lanak bildu ditu Getxoko Punta Begoña galerian dago ikusgai abuztuaren 31ra arte, eta ondoren, Derio, Basauri eta Arrigorriaga bisitatuko ditu. Bisitariak erakusketa ikusten. (BIZKAIKO ALDUNDIA) GARA GETXO Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako Ertibil Bizkaia arte bisualen erakusketa ibiltariak Bizkaian lan egiten duten eta bizi diren 18 sortzaile berriren lanak aurkeztu ditu. Getxon ekin dio ibilbideari. Abuztuaren 31ra bitartean Punta Begoñako galerian ikus daiteke. Ondoren, lurraldeko zenbait erakusketa-aretotan egongo da. Irailaren 1etik urriaren 13ra arte Derioko Kultur Birikan izango da. Ertibil 2025 ekimenak Basauriko Ariz Dorretxean jarraituko du azaroaren 4tik 30era arte, eta, azkenik, Arrigorriagako Euskaldun Berria erakusketa aretoan jarriko dute, abenduaren 1etik 30era. HIRU SARITU Aurtengo hiru sarituak Amaya Suberviola, Gabriele Muguruza eta Izaskun Aralucea dira. Eta erakusketa ibiltarirako hautatuak, berriz, Leire Aranberri, Leyre Arraiza, Iratxe Barcina, Adrian Castañeda, Mariem Iman, Maider Gonzalo, Pablo Gubbins, Jorge Isla, Antton Goikoetxea, Idoia Leache, Ainhoa Lekerika, Angela Rodriguez, Beñat Krolem, Elisa Villota eta Judith Voet. Artelanotan olio-pintura, akrilikoa, pastela, bideoa, eskultura eta argazkigintza landu dira. «Ezin egokiago islatzen dute parte-hartzaileen sormena eta adierazpen pertsonala», adierazi dute egitasmoaren sustatzaileek, Bizkaiko Diputazioko arduradunek. Ertibil Bizkaia erakusketaren osagarri, saritutako artistei egonaldi artistikoak eskainiko zaizkie Japonian. Leo Burge, M. Benito Piriz eta Lucia Jayo Altamirano 2024ko edizioko artista irabazleek Koganechon (Yokohama), Joshibi Universityn (Sagamihara) eta Paradise Air-en (Matsudo) egin zituzten artistentzako egonaldiak. JAPONIARAErtibil Bizkaia erakusketaren osagarri, saritutako artistei egonaldi artistikoak eskainiko zaizkie Japonian.