27 AOûT 2025 KLIK Angelutik Europara, norbere sakelatik François BERLAND MEDIABASK Hilaren 14tik 17ra Europako softbol txapelketa jokatu zen Txekiar Errepublikan, eta Frantziako selekzioarekin hirugarren postua lortu zuten Oceane Prunierrek eta Isaure Gourguek, Angeluko Les Gambas taldeko bi gaztek. Bidaia, ostera, ez zuten federazioaren laguntzari esker egin: beraien ekimenez eta klubaren babesari esker finantzatu zuten, «zero eurotik» abiatuta. Horrek erakusten du emakumezkoen kirolean, eta bereziki ikusgarritasunik gabeko diziplinetan, entrenatze hutsa baino lan gehiago hartu behar dituztela kirolariek.