09 SEPT. 2025 BEGIRADA Ustelkeria, zentsura eta errepresio latza Nepalen Prabin RANABHAT AFP Gutxienez 19 pertsona hil ditu Poliziak Katmandun, ustelkeriaren eta sare sozialak zentsuratzearen aurkako manifestazioetan. #NepoKid eta #NepoBabies traolak erabilita, erakundeetan nagusi den nepotismoa salatu zuten Nepalgo gazteek. Ondoren, Gobernuak 26 sare sozial debekatu zituen, hala nola Facebook, Instagram eta X. Neurri horrek mobilizazio handiak eragin zituen, adierazpen askatasunaren aurkako erasotzat hartuta. Istilu larriak izan ziren segurtasun indarrekin, gazteak tiroka hartu baitzituzten.