GARA Euskal Herriko egunkaria
AZKEN PUNTUA

Ez eraikitzea hobe


Etxebizitzaren beharra punta-puntako gaia den honetan eta horri konponbidea emateko hainbat politikarik eraiki egin behar dela defendatzen duten honetan, honek eguraldian zer eragin izan dezakeen azaltzen saiatuko naiz.

Datorren urteko uda iritsiko da eta arazo berarekin egongo gara. Zenbat eta gehiago eraiki eta zenbat eta baso eta gune berde gutxiago, hiri eta herri barruetan bero handiagoa. Zergatik gertatzen da hau? Asfaltoa den lekuetan itzalik apenas denez eta asfaltoak berak beroa kanporatzeko erraztasun handia duenez, inguruko airea berotu, tenperaturek gora egin eta bertako biztanleei arazoak sortzen dizkie.

Zuhaitzak eta gune berdeak dauden lekuetan, aldiz, itzal asko egoten da, hau da, eguzki argiak lurra berotzeko gaitasun gutxiago du, eta gune berdeek beroa xurgatzeko gaitasun hobea dute; horrek inguruko tenperatura hainbeste igotzea galarazten du.

Eraikin askoko lekuetan «bero-irla» fenomenoa gertatzen da. Egunez asfaltoak beroa kanporatzeko gaitasuna du, baina gauetan beroa bertan harrapatuta geratzen da; hala, airearen tenperatura ez da jaisten eta gau epel edo beroa ekartzen du.

Onena, gutxiago eraiki eta etxebizitza hutsak betetzea. Gizakiok eta naturak berak ere eskertuko dugu eta etorkizunean.