28 NOV. 2025 BEGIRADA Zigorgabetasunak poliziaren indarkeria elikatzen du Nicolas SUAREZ AFP Pablo Grillo argazkilari argentinarrak ospitaleko ZIUa utzi du. Duela zortzi hilabete zauritu zuten, martxoan, Buenos Airesen pentsiodunen manifestazio baten berri ematen ari zela. Jendarme batek buruan eman zion gas negar-eragileko granada batekin. Geroztik, zortzi ebakuntza egin behar izan dizkiote. Tiroa bota zuen jendarmea identifikatu zuten eta orain auzipetuta dago. Egun horretan, baina, jendarme berak arauz kontrako tiro gehiago ere egin zituen... Halakoak zigorgabe gelditzeak poliziaren bortizkeria elikatzen du.