GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Torturaren bidegabekeria guztien adibidea


Guardia Zibilak Mikel Zabalza atxilotu zuen 1985eko azaroaren 26an eta hogei egun geroago Bidasoa ibaian agertu zen bere gorpua. Atzo Iruñera heldu zen Orbaizetako gaztearen historia jasotzen duen autobusa. Igandera arte egongo da ikusgai Takonerako basotxoan. Harrera ekitaldian izan ziren Torturatuen Sareko kideak eta Zabalzaren beraren familia, baita Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Memoria kontseilaria, Geroa Baiko eta EH Bilduko ordezkariak eta LAB, ELA eta Steilas sindikatuetakoak.