GARA Euskal Herriko egunkaria
KEEPER

Osgood Perkinsbueltan da


Osgood Perkinsek urte eta erdian estreinatu duen hirugarren film luzea da; oraingoan ere beldurraren eremuan murgilduko du ikuslea.

Urteurrena ospatzeko, Malcolmek (Rossif Sutherland) eta Lizek (Tatiana Maslany) asteburuko ihesaldi erromantiko bat egingo dute mendiko etxe isolatu batean. Malcolmek bat-batean hirira itzuli beharko du, eta Liz bakarrik geratuko da. Une horretan, etxearen sekretu beldurgarriak agerian uzten dituen presentzia aztoragarri bat agertuko da.

Tatiana Maslany eta Rossif Sutherland protagonista dituen filma Gabonetako beldurrezko film nabarmenena izango dela aurreikusten dute askok.

OSGOOD PERKINS

Zuzendariaren abizena irakurri ostean, beharbada Anthony Perkins aktorea etorri zaizue burura. Bada ez zaudete oker, izan ere Osgood Perkins “Psycho” filmeko protagonista ospetsuaren semea da, Anthony Perkinsena alegia. Beldurrezko zineman egindako lanengatik da ezaguna; “The Blackcoat’s Daughter” (2015) eta “Gretel & Hansel” (2020) filmekin hasi bazen ere, iaz zuzendu zuen “Longlegs” pelikulari esker egin da benetan ezagun. Bestalde, 2026an “The Young People” filma estreinatuko du.