GARA Euskal Herriko egunkaria
BEGIRADA

Gauza batzuetarako, presarik ez


2022an, Memoria Legearen onarpenaren testuinguruan, EH Bilduk La Cumbre eraikina Donostiako Udalari lagatzea adostu zuen Espainiako Gobernuarekin, Estatuko biktimen errekonozimendurako Memoria Zentro bihurtzeko. Bertan torturatu zituzten Joxean Lasa eta Joxi Zabala, hil eta kare bizian lurperatu aurretik. Hiru urteren buruan lagapena gauzatu gabe dago oraindik. Atzo, Juan Karlos Izagirre EH Bilduko bozeramaileak Jon Insausti alkate berriari telefonoa hartzeko eta «data bat» jartzeko eskatu zion.