05 JAN. 2026 KLIK Milaka berlindar argindarrik gabe Ralf HIRSCHBERGER AFP Berlingo hego-mendebaldeko milaka etxetan egunak daramatzate argindarrik gabe eta, kasu batzuetan 24 orduko etenaren ondotik atzo hornidura elektrikoa berrezartzea lortu bazuten ere, litekeena da kaltetu gehienek ostegunera arte ilunpetan egon behar izatea. Orotara, Steglitz-Zehlendorf barrutiko ia 40.000 etxe eta 2.000 enpresa baino gehiagori eragin die sute batek kableatuan eragindako matxurak. Polizia sabotaje gisa ikertzen ari da gertatutakoa, agintariek erregai fosilen aurkako ekintza bat zela zioen eskutitz bat jaso baitzuten.