10 JAN. 2026 BEGIRADA Zintzotasun faltak sinesgarritasun falta eragiten du Eduardo PARRA EUROPA PRESS PPko presidente Alberto Nuñez Feijook epailearen aurrean onartu zuen Valentzia astindu zuen hondamendiaren hasieratik informatuta zegoela esan zuela baina hori ez dela zuzena. Atzo, agerraldi telematiko bidez, epaileari azaldu zion Mazonek ez ziola informaziorik eman krisiaren lehen egunean, eta albiste agentzien teletipoen bidez izan zuela gertakarien berri. Feijook adierazi zuen Gobernuak ere ez ziola informaziorik helarazi. Zuzenketa horrek zintzotasun falta transmititzen du eta Feijooren maila asko beheratzen du.