14 JAN. 2026 BEGIRADA Feminismoari euskaraz begiratzeko leiho berria Maialen ANDRES FOKU Elhuyarrek Leiho Morea webgunea sortu du, feminismoari lotutako euskarazko kontzeptu eta edukiak biltzeko. Bi atal nagusi ditu: hiztegi bat eta idatzizko zein ikus-entzunezko edukien bilduma. Proiektuaren xedea da feminismoaren arloko edukien bilduma esanguratsu bat sortzea, euskaraz, eta baliabide hori erabilgarria izatea hizkuntzarekin zein edukiarekin lotutako askotariko kontsultak eta ikerketa lanak egiteko. Tresna interesgarria, feminismoari buruz euskaraz informatu eta edukiak lantzeko.