01 FéV. 2026 EUSKARAZ BIZITZEKO ESKUBIDEA ALDARRIKATU DU EHE-K BAIONAN Nahia GARAT Pirinio Atlantikoetako Departamenduaren egoitzaren atarian mobilizazioa egin zuen atzo EHEk, Baionako eraikin horretan «Euskaraz bizi nahi dugu» leloa margotzeagatik lau kide epaituko dituztela-eta. Auzipetutako lagunei elkartasuna adieraztearekin batera, «egiturazko» bazterketaren aurrean euskaraz bizitzeko eskubidea aldarrikatu zuten protestan.