14 FéV. 2026 BEGIRADA Heriotza kartzelan: sistema baten porrota Raul BOGAJO FOKU Zaballako kartzelako preso bat hil zen duela astebete. Hori salatzeko, Salhaketak kontzentrazioa egin zuen atzo Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan. Heriotzaren nondik norakoak oraindik argitzeke daude. Lakuak eskumenak hartu zituenetik, 2021. urtean, Arabako kartzelan gertatu den hamargarren heriotza da. Presondegia Madrilen esku zegoenean egoera are txarragoa bazen ere -11 hildako 2019. eta 2020. urteetan-, heriotza bakoitza da, neurri batean edo bestean, espetxe ereduaren porrota.