GARA Euskal Herriko egunkaria
KLIK

Korrikaren edariak aurkeztu dituzte


Atzo aurkeztu zituzten Korrikaren edari babesle ofizialak. Biosasun, Biba Ardoak eta Euskal Garagardoak-Basque Beer tokiko ekoizleek indarrak batu dituzte antolakuntzarekin nortasuna, hurbileko produktua eta konpromiso kulturala lotzen dituen proposamena eskaintzeko. Ekoizleek eta antolatzaileek aurkezpenean azaldu zutenez, edariak eskuragarri egongo dira Euskal Herriko hainbat tokitako tabernetan, online salmentan, bai eta lasterketaren amaieran ere. Gainera, salmenten zati bat Korrikari laguntzeko erabiliko da.