27 FéV. 2026 BEGIRADA Hizkuntza sustraitu, herria egin eta ongi jan Jagoba MANTEROLA FOKU Udaberrian ere ez dira geldi egotekoak Errigora ekimeneko lagunak. Atzo iragarri zutenez, martxoan “Eskutik Eskura” kanpaina martxan jarriko dute, kontsumitzaileek elikadura sistemaren barruan duten zeresana mahaigaineratzeko. Izan ere, gure elikatzeko eta kontsumitzeko manerek ere ematen diote forma herriari; baita ekoizle eta erosleen artean sortzen den harremanak ere. Horren garrantzia azpimarratzeko abiatuko dute kanpaina, eta, besteak beste, ‘‘Eragin saskiari’’ emankizuna hainbat herritan aurkeztuko dute.