02 MAI 2026 KLIK Larraitz eta Zelatun, abereen ate eder Jon URBE FOKU Larreen irekieraren eguna izan zen maiatzaren lehena, Aralarren eta Zelatunen. Lehenbizikoan, azokak eta trikitilariek girotu zuten jendetza abereak ailegatu bitartean. Eguerdian suziria jaurti, eta langa ireki zuten, behor, ardi, behi eta ahuntzak pasatzeko. Gero, herri kirolak eta bertsolariak izan ziren gozagarri. Errezilgo Zelatunen, berriz, Gipuzkoako larreen zabaltzea ospatu zuten, Nazio Batuek bultzatutako Larreen eta Artzaintzaren Nazioarteko Urtearen barnean. Guztira, 637 abeltzainek 42.841 abelburu igoko dituzte Gipuzkoako mendietako larreetara.