22 AOÛT 2026 KOLABORAZIOA Umeak hondartzan Julen ORBEA BEREIKUA {{^data.noClicksRemaining}} Pour lire cet article inscrivez-vous gratuitement ou abonnez-vous Déjà enregistré? Se connecter INSCRIVEZ-VOUS POUR LIRE {{/data.noClicksRemaining}} {{#data.noClicksRemaining}} Vous n'avez plus de clics Souscrire {{/data.noClicksRemaining}} Uda giroa, marmoka portugesa, izozkia, eguzkitako krema... Ez, ez nator hondartza horretaz hitz egitera. El Trampolín hondartza eta Tarajal espigoiaz ari naiz. Han egon dira, estalpe gabe, osasun arretarik gabe. Hondartza kanpamentu inprobisatu bihurtuta, ume eta nerabeak norbaitek, nonbait, beraiekin zer egin erabakitzeko zain. Gizarte erakundeek 140 hildako baino gehiago aipatu dituzte eta inoren kargura ez dauden milaka adingabe identifikatu dituzte Ceutan. Harrera zentroak beteta eta Espainiako Gobernuak Armadak kudeatutako, behin-behineko lau zentro antolatu ditu 1.500 gazterentzat. Uztailaren 30ean, Rabatek mugako zaintza lausotu eta Ceutara pasatzen utzi zuen. Ez zen deskuidu bat izan: mezu bat izan zen. Hamar egun lehenago, Sanchezek gas-hitzarmen bat itxi zuen Aljerren, Marokoren aurkari erregional handiarekin. Patroi bera errepikatu dute. 2021ean ikusi genuen: Brahim Ghali Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko presidentea Logroñon ospitalean zegoelako Marokok muga ireki eta Ceutan masiboki sartu ziren migranteak etsi-etsian. 2022an ere, NATOren goi-bilera baino bost egun lehenago dozenaka pertsona hil ziren. Melillako hesia, Sahara, gasa, Gibraltar, Espainiak eta Marokok elkarrekin antolatuko duten 2030eko Munduko Futbol Kopa, itsasarteko pasabidea eta beste daude geopolitikaren taulan, eta ordaintzen duten peoiak adingabeen gorputzak dira, gaur egun kai-muturrean pilatzen direnak, inork irteerarik eskaini gabe. Ez dago harrera planik, linbo burokratiko bat dago, hondartzan mantentzen dituena, aire zabalean, norbaitek migratzaileak, errefuxiatuak edo, besterik gabe, arazo bat diren ala ez erabakitzeko zain. Eta bitartean, eskuin muturrak eta bere gorroto diskurtsoek bidea libre dute bizitza salbatzea besterik nahi ez dutenak kriminalizatzeko. Elkartasuna Rifekiko, elkartasuna Sahararekiko -Marokok Israelgo eta Saudi Arabiako teknologiaz eraikitako milaka kilometroko harresi batekin setiatu duen herria-, eta elkartasuna Ceutako hondarretan lo egin duten gazteetako bakoitzarekiko. Baina euskal instituzioek zerbait egin dezakete? Urkulluren gobernupean, 2022an, 3.500 ukrainar artatuak izan ziren EAEn, familiatan eta babes etxeetan, 2.000 Nafarroako Gobernuak sustatuta eta 850 Ipar Euskal Herrian eta Akitanian, Les Ukrainiens du Pays Basque Baionako elkartearen arabera. Haietako asko eta asko umeak. Borondate kontua da. Truke txanpon gisa erabiltzen dituen geopolitika jakin baten biktimak dira. Rabatek kanporatu egiten ditu eta Europak baztertu. Zigor bikoitza, abandonu bikoitza. Aukera ezin hobea harrera herria garela munduari erakutsarazteko. Gazteok asteak eman dituzte hondartzan etorkizun duin batekin amesten. Azal zuri eta begi urdinak balituzte... Truke txanpon gisa