02 OCT. 2026 KLIK Jaan Rooseri begira arnasari eutsi dio Seulek Kim HONG-JI AFP Lurretik 120 metrora esekita, 160 metroko ibilbidea eta altuerari beldurrik ez. Jaan Roose estoniarrak slackline baten gainean zeharkaldi ikusgarria egin zuen atzo. Hego Koreako lehendabiziko goi-lerro zeharkaldian egin zuen, irudi ikusgarriak utziz eta bati baino gehiagori arnasa estutuz. Seul erdigunean, hiritarrek egunerokotasunarekin aurrera egiten zuten bitartean, kirolariak eraikin batetik bestera, pausuz pausu, igaro zuen bide osoa. Kirol ibilbide luzea duen atleta da estoniarra, eta Red Bull kirol taldeko partaidea ere bada.