24 OCT. 2026 KLIK «Austen» ekaitza Euskal Herrian ere Gorka RUBIO FOKU Euskal Herrian ere jo du “Austen” ekaitzak joan den orduetan. Atzo goizerako zeuden aurreikusita eurite eta haize bolada gogorrenak, Euskalmeten arabera, eta iragarpenak bete egin ziren: Donostian, 13.00ak aldera, 8,38 metroko olatuak neurtu ziren, eta ordu bertsuan, Pasaiako Portuan, 6,8 metrokoak. Europa guztiz kolpatu zuen denboraleak. Frantzian, Erresuma Batuan eta Irlandan, esaterako, eurite eta haize boladen ondorioz hornidura elektrikoa eten zen hainbat eremutan, eta zenbait herritar ere beren etxeetatik aterarazi zituzten.