19 JAN. 2014 BERRIA. Angel Erro, 2014/1/16 Emeritu Angel Erro (...) [Aita santu] Frantziskok gauza asko esan eta egin ditu, esaterako, dagoeneko txapel bat jantzi du, oker bada ere, alderantziz paratu baitzuen, baina ez txapelokerrik, oraingoz, aurreko kargudunak bezala, edo kardinal izendatu berri duen Fernando Sebastian Iruñeko artzapezpiku emeritu eta benemerituak bezala. Frantziskok kardinal aukeratutakoen artean Iruñeko artzapezpiku emeritua zegoela aditu nuenean, zinez ahaztu zitzaidan Jose Maria Zirarda (1969an Francori tortura kasuak xeheki azaldu zizkiona) hilik zegoela. Iruñeko elizbarrutia desegituratzera etorritako beraren ondorengoa kardinaldu dute. Sozialista eta katolikoa aldi berean izaterik ez dagoela adierazi zuena. Parlamentuz kanpoko eskuin muturreko alderdiak aintzat hartzekoak eta bozaz sostengagarriak direla esan zuena. Herenegun Sebastianek eman prentsaurrekoan ñabartzen baina ia zuzentzen ari zitzaiola zirudien aita santuak berak jakinen du zergatik. Doktoreak ditu Elizak.