24 JAN. 2014 Binakako Txapelketa Lehen postua jokoan, baina puntutxoa lortzea helburu Ibai Zabalak ordezkatuko du Andoni Aretxabaleta Bilbon, baina Aimarrek bakarrik hautatu zituen pilotak. Asier AIESTARAN Dena prest dago igandean Binakako Txapelketaren ligaxkako lehen sailkatua erabakiko duen demarako. Olaizola II.ak bakarrik aukeratu behar izan zituen pilotak atzo goizean Bilbon, artean ez baitzekien Ibai Zabala izango dela bere atzelaria min hartuta dagoen Andoni Aretxabaletaren ordez. Barriola eta Martinez de Irujo, aldiz, lehiaketako bosgarren garaipena eskuratzeko gogoz azaldu ziren. «Niri inporta zaidana da momentuz bost puntutik lau atera ditugula. Egunerokoari begiratu behar diogu eta igandeko partidan irabazteak beste aurrerapauso bat suposatuko luke. Eta galtzeak disgustu txiki bat, normala den bezala», adierazi zuen Abel Barriolak daramaten bide onari buruz galdetuta. «Txapelketa asko geratzen da eta gure jarrera hori da, partida bakoitza finala balitz bezala prestatu, eta halaxe jokatu. Buruan daukagun gauza bakarra igandeko hori da. Badakigu aste batetik bestera, edo bi asteren buruan, gauzak asko aldatzen direla. Txapelketa aurretik batzuk ziren faborito argiak, orain beste batzuk dirudite, eta gero agian beste batzuk izango dira», gehitu zuen leitzarrak Irujok esandakoarekin bat eginez. «Besteen gainetik daude» Baina Aspekoen ibilbidea ona bada, zer esanik ez haien hurrengo aurkariena. Hala ere, jokatu dituzten bost neurketak irabazi arren, Aimar Olaizolak ez du bere burua faboritotzat jotzen: «Nik hasieratik esan nuen, nire ustez, bikote hau besteen gainetik dagoela koska dezentearekin. Abel dagoen bezala egonda, nik txapelketako lau atzelari onenen artean behintzat sartuko nuke, eta Irujorekin jarriz gero, nik uste faborito argi samarrak direla, ez gure kontra jokatzeko bakarrik, txapelketa irabazteko baizik». Goizuetarrak, gainera, zein atzelarirekin jokatuko zuen jakin gabe hautatu behar izan zituen pilotak, baina ez zion faktore horri garrantzia berezirik eman nahi izan. «Edozein jarrita ere uste dut pilota hauekin ongi moldatuko dela. Ibai Zabala, Begino, Apraiz... hiru horietako edonork ongi jokatuko du pilota hauekin», bota zuen, bakarrik aukeratu beharrari ere alde ona aurkituz: «Bakarrik eginda azkarrago izaten da, bestela bien gustukoak aurkitu behar direlako. Gaur pilotekin gustura geratu naiz, azkar aukeratu ditut». Pilotei dagokienez, Olaizolak 105,2 gramoko bat eta 106,2ko beste bi hautatu zituen; Irujo eta Barriolak arinagoak hobetsi zituzten: 104,2-104,4-105 gramo. «Pilota politak, frontoi honetarako egokiak», iritzi zion Aimarrek. «Eskuan ongi sartu zaizkit eta hori da garrantzitsuena. Beraienak biziagoak ziren, irteera gehiago zutenak frontisean eta lurrean ere bai». Irujok ez zuen iritzirik eman nahi izan, eta Barriolak seiak oso antzekoak direla aipatu zuen: «Denek lote berekoak dirudite ia». Zer norgehiagoka mota espero duen galdetuta, Leitzako atzelariak neurketa ona espero du, eta gogortasuna ere aipatu zuen behin eta berriz, bere ustez, frontoiak ere horretarako bidea ematen baitu. «Badakigu kirola dela eta gero edozer gerta daiteke, baina aurrez behintzat bai. Ikusita aurrean Aimar eta Irujo daudela, eta beste gauza askoren artean, defentsa ona duten bi pilotari direla, normalean partida luzatu egiten da, gogortu, eta frontoi honetan are gehiago. Pilotaleku honetan pilotak botea hartzen du, jokatzen uzten du, eta partidak luzatu egiten dira azkenean». Edonola ere, Bilboko pilotaleku berria asko gustatzen zaiola adierazi zuen, estetikoki «dotorea» eta jokatzeko «noblea» dela, eta eskuak ongi dituela. Okerrago dabil Irujo. Esan zuenez, eskuina oraindik ez du erabat osatuta eta normalean baino tako gehiagorekin ari da jokatzen. Galarza, recuperado, jugará el lunes Ladis Galarza ya está recuperado de sus molestias en la mano derecha y podrá jugar el partido del lunes en Tolosa. El zaguero de Baraibar, que causó baja la semana pasada por esas molestias físicas, acudió ayer al frontón Beotibar para llevar a cabo una prueba con la ayuda de Rubén Beloki. El resultado del mismo fue satisfactorio y Galarza volverá a escoltar a Oinatz Bengoetxea para enfrentarse a Urrutikoetxea y Beroiz. «He hecho un entrenamiento, ha ido todo bien y estoy con ganas para jugar el lunes», confirmaba el pelotari tras la elección de material llevada a cabo ayer por la tarde. Sobre el partido que les espera, comentaba que «teniendo a Mikel Beroiz como rival sabemos que va a ser un partido duro, habrá que trabajar mucho para poder ganar». Será otro de los partidos entre parejas empatadas en la clasificación con dos victorias, por lo que la victoria permitirá dar un salto adelante en la clasificación a una de las dos. Oinatz dio una auténtica exhibición la semana pasada, habrá que ver cómo vuelve Ladis, y si Urruti y Beroiz han olvidado el varapalo de Mungia. A.A. HENDAIA. Seigarren jardunaldia gaur arratsean hasiko da Xala-Zubieta eta Ezkurdia-Zabaleta bikoek Hendaian jokatuko duten neurketarekin. Jaialdia 20.30ean hasiko da eta lehen partida Promozio Txapelketakoa da: Rico IV.a eta Larunbe Victor eta Untoriaren kontra.