15 FéV. 2014 Top 14 Bi talde lapurtarrek ametsei eustea dute erronka Biarritzek Stade Toulosain hartuko du Agileran, eta Avironek Parisen jokatuko du Racing Metroren aurka. Jon LEUNDA Top 14a badoa aurrera gutxinaka, eta Biarritzen egoera oso txarra da. Jadanik hanka eta erdi Pro 2 Mailan du. Avironek, aldiz, lortu du hortik irtetea, baina puntuak batzen jarraitzen ez baldin badu, laster sar liteke berriro ere zuloan. Biarritzek oso norgehiagoka zaila izango du gaur, 18.30ean, Agileran, Stade Toulosain hartuko baitu. Dena dela, hemendik aurrera zuri-gorriek partida guztiak izango dituzte zailak, puntuak behar baitituzte mailari eusteko dituzten aukera apurrei eusteko. Horiek ez dira heltzen, eta gero eta zulo handiagoan ari dira sartzen. Stade Toulosain liga irabazteko faborito nagusietako bat da, eta Agilerara lau punturen bila etorriko da Okzitaniako taldea. «Norgehiagoka oso zaila daukagu. Stade Toulosain oso talde ona da, baina gu saiatuko gara garaipena lortzen. Borroka egingo dugu, eta behar ditugun puntuak lortzea izango da helburua», esan zuen Laurent Rodriguez managerrak. Irteera zaila Avironek ordu berean jokatuko du Parisen Racing Metro Paris taldearen aurka. Irteera zaila dauka Baionako taldeak, baina orain arte denak ere horrela izan dira, Jean Dauguerretik kanpo ez baitu garaipenik lortu, eta puntuak ere oso gutxi. Etxean oso indartsu agertzen da talde zuri-urdina, baina hortik irteten denean erabat aldatzen da bere jokoa. Lapurtarrek gaur irabazita sailkapenaren erdialdera gerturatzeko aukera izango lukete, eta beheko postuak atzean uztekoa ere bai. Galduta, ordea, eta atzetik dituenek irabazten baldin badute, jaitsierako postuan ere sar liteke, nahiz eta Perpinyak oso norgehiagoka zaila izango duen. Hala ere, une honetan, Lapurdiko hiriburuko taldeak dena bere esku dauka. Garaipena lortzen badu, beti izango ditu taldeak atzetik, eta ez dauka beste emaitzen zain egon beharrik ere. Antza, Baionako jokalariek asko hitz egiten dute etxetik kanpo gertatzen zaienari buruz, baina ez dute gero zelaian asmatzen. Gaurko partidan, ordea, presioa ez du Avironek bakarrik izango, Racingek ere izango du apur bat, lehen zazpien artean amaitu nahi baitu lehen fasea, eta nahiko larri dabil. Agian, Avironentzat leku aproposa izan daiteke puntuak batu eta Jean Dauguerretik kanpo irabazteko gai direla erakusteko. Ordizia y Getxo tienen partidos complicados. Ampo Ordizia y Getxo Artea tienen partidos complicados mañana, aunque los dos equipos vascos son favoritos para llevarse la victoria. Los guipuzcoanos reciben a las 12.00 al Cisneros. Los goierritarras necesitan sumar al menos de cuatro en cuatro para no alejarse de los dos primeros puestos de la tabla clasificatoria. A la misma hora, el Getxo Artea rinde visita a la Santboiana. Los gualdinegros también necesitan sumar puntos para poder asentarse en los puestos que darían acceso a disputar el play off por el título.