GARA Euskal Herriko egunkaria
EMAKUMEZKOEN FUTBOLA Reala

Sentsazio onak halako emaitza bihurtzeko unea

Donostiarrak lehen puntuak lortzera behartuta daude, berriro haize kontra borrokan ibili behar ez izateko.


Berriro ere, egutegiak denboraldi hasiera gogorra ekarri dio Realari. Eta berriro ere, talde zuri-urdinak ezin izan du ustekaberik eman. Hiru jardunaldi igarota, bere markagailuak hutsean jarraitzen du.

Aurkariak zeintzuk izan dituen (Levante, Atletico, Athletic) eta taldeak emandako sentsazioak kontuan hartuta, ezin da egoera larritzat jo. Baina burua hotz edukitzea ez da beti erraza, eta sailkapenean «0» hori ikustea ez da batere lasaigarria. Sentsazioak emaitzak bilakatzeko unea heldu da, bai ala bai. «Horrela da -onartzen du Ane Bergarak-. Lasai gaude taldeak maila ona erakutsi duelako partidetako hainbat unetan, batez ere Levante eta Athleticen kontra, eta gauza positibo horiekin geratzen gara, gure asmoa punturen bat lortzea bazen ere. Baina egia da punturik ez daukazunean, aurkari zailen kontra jokatu izan arren, ez dela erraza pozik egotea eta lasai jarraitzea. Hemendik aurrera puntuak lortzen hasi behar gara».

Aurreko urteotako esperientziak, gainera, argi utzi die hainbat gauza donostiarrei. Batez ere, «ezin dugula huts egin teorikoki errazagoak diren taldeen kontrako partidetan. Ez dago aurkari errazik ez etxean eta ez, batez ere, kanpoan, baina argi dago maila desberdinak daudela. Eta guri behin baino gehiago pasatu zaigu, goikoekin sekulako maila eskaini eta gero, horiekin huts egin. Eta aurreko postuetan, Kopako postuetan, egon nahi duen talde batek ezin die puntu horiei ihes egiten utzi». Azken batean, atzelari zuri-urdinak «erregulartasunaren beharra» azpimarratzen du: «Hurrengo partida irabazten saiatu eta gero jarraikortasuna eman, irabazi beharrekoak irabazi».

Erronka hori aurrera ez ateratzearen ondorioak ederki ikusi ditu Realak azken urteotan, lehen itzuli kaxkar baten ondoren, bigarren itzulian haize kontra borrokatzera behartuta. «Gogorra da haize kontra ibiltzearen sentsazio hori -azaltzen du Bergarak-, eta gainera, beti ez da ondo irteten. Iaz lortu genuen, bigarren itzulian sekulako zenbakiak izan genituelako, baina aurreko denboraldian, adibidez, ezin izan genion buelta eman lehen itzulian egindakoari».

Emaitza onak lortzen hasi beharra dute, beraz, lehen baino lehen. Eta, horretarako, aurreko partidetako sentsazio onen bultzada aprobetxatu, baina landu beharrekoak landu behar direla ere onartzen du Bergarak. «Alde batetik, adibidez, derbian, une batzuetan falta izan zitzaigun beteranotasun puntu hori, une zehatzetan partida ondo irakurtzeko. Eta batez ere, talde honen indarra taldean bertan dagoela jakin. Jokalari erabakigarriak badauzkagu baina taldearen indarrean oinarritu behar gara, bera baita gure armarik garrantzitsuena», nabarmendu du.

La semana

Pitxitxi. Aunque no marcó esta vez, Nekane (Athletic) sigue al frente de la tabla de realizadoras con sus cinco dianas. Sí marcaron, por partida doble, Adriana (Levante) y Corredera (Barcelona), que alcanzan los cuatro. Tres han marcado ya Carol (Valencia) y Paloma (Espanyol).

Goles. Aunque se sitúa a dos puntos del trío de cabeza, el Atlético es el único equipo que todavía no ha encajado un solo gol. La Real, por su parte, ya ha marcado el primero de la temporada, aunque lo firmara, en propia puerta, Arrate Orueta.

Segunda. El EDF Logroño es ya el único equipo que cuenta sus partidos por victorias, tras imponerse al Abanto (2-0), lo que le deja en solitario al frente de la clasificación. Dos puntos menos tienen ahora Athletic B y Oiartzun -al igual que el Añorga-, que sufrieron su primer tropiezo de la temporada, al empatar respectivamente con San Ignacio (0-0) y Pauldarrak (2-2).

Suecia. El Ronsengard conquistó su novento título de la Damallsvenskan. Restan dos jornadas, pero aventaja en doce puntos al Orebro. La emoción para las dos últimas semanas se reserva para la segunda plaza, que da acceso a la Champions.

Alemania. El Turbine accedió al liderato tras imponerse al Friburgo (2-4) y merced al empate del Wolfsburgo, ahora segundo, con el Bayern.